Tienda


"Makinak eta gizakiak, gida historikoa" liburua

Makinak eta gizakiak, gida historikoa museoak duen literatur obrarik garrantzitsuena da; gazteleraz eta euskaraz idatzita dagoen liburu elebiduna da, parte bitan banatua dago eta teknologiaren eboluzioan zehar egindako bidaia luze eta dokumentatu batez osatua dago, makinaz makina, ilustrazio eta grabatu anitzez betea, harri-aroko tresnetatik egunerarte.

Jakina, liburuak ez ditu ahazten ebakuntza-erremintak eta neurri-sistemak, eta nazioarteko mailan aitzindariak izan diren pertsonaiak ere aipatzen ditu bukaeran. Horretaz gain, makina-erreminta espainolaren eboluzio historikoa ere azaltzen da bertan, siderometalurgiatik hasita, makinismoaren iriste eta garapenetik iraganez eta gure aitzindariek fabrikatutako lehen makinetara iritsi arte. Liburu honek, aipatutakoaz gain, enpresaz enpresa horien historia deskribatzen du, beraien sortzetik egunerarte.


Armagintzatik makina-erremintararte (DVD)

DVDa Armagintzatik makina-erremintararte tituluarekin.

Lau hizkuntzatan dago (euskara, gaztelera, alemana eta ingelesa).

DVDan Museoa eta gure tradizio industriala aurkezten ditugu.


Brontzezko figurak

Eskuz egindako brontzezko figurak ere egiten ditugu:

  • Figura en bronce del tornero de arco:

  • Torno de pedal realizado en bronce

  • Piedra de afilar de herrero (madera y bronce)



Makila artesanala

Makila artesanala eta industriala ere salgai ditugu